Bukatu da Vuelta asteburuko euskaldunen erakustaldiaren ondoren

Guaixe 2011ko irailaren 12a

Asteburuan Euskal Herrian sartu zen Espiniako Vuelta eta ostiraleko bukaera ezin hobea izan zuen euskal jarraitzaileendako. Euskaltel Euskadiko Igor Antonek irabazi zuen  Bilbon bukatu zen etapa. Irteeratik 30 kilometrotara egin zuen eskapada, askorendako azkarregi gauza onerako, baina Euskaltelekoek jokaldia oso ongi prestatu eta hainbeste desiratutako garaipena lortu zuten, taldearen helburuak erabat betez, aurtengo 3 itzuli nagusietan garaipen bana lortzea. Baina hau guztia ez zen posible izango Gorka Verdugoren laguntzagatik ez bazen. Etxarriarrak sekulako erakustaldia eskaini zuen eta hasieratik Antonekin batera joan zen. Bukaeran, indarrak galdu zituen eta Portugaletekoaren esku utzi zuen eguna borobiltzea.Hurrengo eguna, Bilbo eta Gasteiz artekoa, Vueltako irabazlea erabakitzeko baliagarria izango zela espero zen, baina Cobo eta Froomeni ez zizkien gauzak erraz jarri Daniele Bennatiren garaipenak izan ere, 13 segundotara jarraitzen zuten, azkeneko etapa jokatzeko zegoelarik.Gauzak horrela, atzo Madrilen Cobok jantzi zuen 2011ko Vueltako irabazlearen maillot gorria, bigarren Chris Froome izan zen eta hirugarren Bradley Wiggins. Sakandarrei dagokienez, Gorka Verdugo 36. izan zen, Egoi Martinez 55., Jorge Azanza 97. eta Imanol Erviti 126.