Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Jose Luis de Santosek, Espainiako txirrindularitzako hautatzaileak, atzo kaleratu zuen irailaren 25ean Dinamarkan garaipena lortzen ahaleginduko diren 9 txirrindularien zerrenda. Imanol Erviti hautatuarendako bigarren mundiala izango da.Espainiako txirrindularitza selekzioaren helburua Oscar Freire lehen postuetan sailkatzea da. Ibilbidea luzea da, 262 km, baina laua, 2000m-ko desnibelarekin bakarrik.Imanol Erviti atzo iritsi zen Iruñara, Vueltan parte hartu ondoren. Fisikoki nahiko ongi bueltatu da, birusa dagoeneko gainditua dauka. Orain Ervitiren helburua 3 asteko lehiaketaren ondoren, deskantsatzea eta Mundialerako indarrak hartzea da.Espainiako selekzioa datorren aste hasieran abiatuko da Danimarka aldera.