Sakanako Mankomunitateak Helduen XXI. Sakanako Areto Futbol Txapelketa antolatu du

Guaixe 2011ko irailaren 13a

Sakanako Mankomunitateak antolatuta, Altsasuko Udalaren laguntzaz, Helduen XXI. Sakanako Areto Futbol Txapelketa, Iker Kirolak saria, antolatu da, 2011/2012 denboraldirako. Izen ematea, 948-464-853 zenbakira faxa bidali, kirolak@sakana-mank.com helbide elektronikoan edo mankomunitatera hots eginez (948-464-866) 09:00etatik 15:00etara egin daiteke, lastailaren 16a arte. Izena emateko orriak Sakanako Mankomunitatean edo Altsasuko kirol zerbitzuan (goizez) jaso daitezke.Arbitroak behar dira
Areto fultboleko txapelketa antolatu dela aprobetxatuz, Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak partiduak arbitratzeko prest dagoen jendea behar du. Partiduak egun berezi batzuetan izan ezik, larunbatetan jokatuko dira. Asteburu bakoitzean, gutxi gorabehera 4-5 partidu arbitratu beharko dira. Gogorarazten da partidu bakoitzeko 15€ ordainduko direla. Interesatuak 948-464-866 (Amaia) telefonora hots egin beharko dute, edo kirolak@sakana-mank.con helbide elektronikora mezu bat bidali.