Sakandarrak FansCup-ean

Guaixe 2011ko irailaren 14a

Asteburu honetan Bartzelonan FansCup 2011 ospatu da, non BBVA ligako 20 zaleek lehen mailako hoberenak izateko lehiatzen duten. Lehiaketa 2 fasetan banatu zen. Txapelketa aurreko fasean, 20 torneo jokatu ziren; torneo bakoitzeko talde irabazleak irailaren 10 eta 11n Bartzelonan ospatu zen azken fasean bere jarraitzaileak ordezkatu zituen.Iruñan, sailkapen fasea garagarrilaren 18 eta 19an jokatu ziren eta Osasun ordezkatu zuen talde irabazlearen artean Miguel Barrero, Antonio Parra, Otman El Ogdi y Jose Ramon Ramirez sakandarrak zeuden. Osasunari laugarren taldean egotea tokatu zitzaion Deportivo, Almería eta Villarrealekin batera, azken hauek pasa den urteko finalistak izan ziren.Nafarrek partidurik galdu ez bazuten ere, ezin izan ziren hurrengo faserako txartela lortu, aldeko eta kontrako golengatik. Athleticen kontra 9. postuagatik jokatu zuten eta 2-1 galdu zuten. Kontutan hartuz taldeen maila altua, gorritxoek merezitako 10. postua lortu zuten.Txapelketako irabazlea Valentzia izan zen Getaferen kontra 4-1 irabazi ondoren, 3. Bartzelona eta 4. Levante gelditu zen.