Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Lastailaren 27rako greba deialdia egin dute sindikatuek. Lanuzteak eginen dira aurretik eta ostiralero ikastetxeetan kontzentrazioak eginen diraAurreko ostiralean kontzentrazioak egin zituzten Irurtzunen eta Altsasun. Hezkuntza Departamentuaren murrizketak salatu zituztenHezkuntza Departamentuak egin dituen eta egin ditzakeen murrizketengatik protesta eginen dute hezkuntza ez unibertsitarioko arloko langileek. Ordezkaritza duten bederatzi sindikatuak ados jarri dira protestaldiak egiteko egutegi bat adosterakoan. Horrekin batera, langileak eskualdeka eta zentroka batzarrak eginen dituzte. Hezkuntza komunitateari ezarritako murrizketak gizarte guztiari eragiten diotela zabaldu nahi dute neurri horiekin. Sindikatuak Jose Iribasek zuzentzen duen departamentuarekin negoziatzeko prest daude, baina horretarako jarri dioten baldintzetako bat da berak konpromisoa hartzea murrizketa gehiago ez direla egonen.