Presoen aldeko manifestaziora deitu dute

Guaixe 2011ko irailaren 16a

Egin Dezagun Bidea euskal preso politikoen eta iheslarien eskubideen alde hainbat sektoreen eta pertsonen babesa jaso duen ekimena da. Eskaera horiek zabaltzeko biharko manifestazioa deitu dute Donostian, 17:30ean. Ekimenak emandako datuen arabera, 108 preso nafar daude euskal presoen kolektiboaren barruan. Haien artean 12 sakandar daude. Jon Gurutz Maiza Artola eta Oihan Barandalla Frantzian preso daude eta gainontzekoak estatuan. Euskal Herriko espetxe batean dagoen bakarra Asier Karrera Arenaza da, gainontzekoak Espainan barna sakabanatuta daude. Egin Dezagun Bidea ekimenak jakinarazi duenez, gaixotasun larria duten eta haien sendagileek presoak Euskal Herrian egoteko eskatu dute kasuen artean dago Jesus Mari Mendinueta. Gaixo egoteagatik espetxe zigor arindua dutenen artean dago, bestalde, Bautista Barandalla. Bai bati, bai besteari "bizi arteko zigorra ezartzen duen legea" ezarri zaiela salatu du Egin DEzagun Bideak. Eta gaineratu du biek espetxe zigorra beteta dutela eta aske beharko luketela. Azkenik, dispertsioa familia eta lagunendako zigorra dela eta haiekiko presioa areagotu dela salatu du. Leku aldatzeakEtxerat erakundeak jakinarazi digunez, azken hilabeteetan presoak espetxez aldatu dituzte. Hala, Jesus Mari Mendinueta arbizuarra gaur egun Zuerako espetxean dago, Zaragozan. Luis Mariñelarena etxarriarra Villabonara lekualdatu zuten eta Asier Karrera etxarriarra Langraitza.