Balioztatzearen kontrako errekurtsoak, atzera

Guaixe 2011ko irailaren 16a

Nafarroako Gobernuak Portland hondakinen enpresa kudeatzaile izendatu zuen maiatzaren 26an. Biomasa erregai gisa erabiltzeko aukera eman zion horrela Olatzagutiko porlandegiari. Horretarako Ingurumen Baimen Integratua moldatu zuen foru administrazioak. Porlandegian errausketaren kontrako Altsasuko herritarren plataformak garilaren 16an erabaki horren kontra manifestazio jendetsua antolatu zuen. Baina horrekin batera, sakandarren parte hartzea bilatu zuen. Hala, manifestazioa egin eta lau egunetara Nafarroako Gobernuan 926 gora jotzeko helegite aurkeztu zituzten.  Nafarroako Gobernuak herenegun egindako bileran helegite horiek guztiak atzera botatzea erabaki zuen. Gobernuak helegiteak atzera botatzeko izan dituen arrazoiak bizpahiru egunen buruan jasoko dute plataformako ordezkariek. Halaxe jakinarazi digute Ingurumen Departamentutik.