Bi sakandar Zabaltzen elkarteko kudeaketa batzordean

Guaixe 2011ko irailaren 15a

NaBairen alde indar egitea du helburu elkarteak Arbazuarra eta bakaikuarra Zabaltzen elkarteko behin-behineko kudeaketa batzordea osatzen duten 20 kideetako bi dira. Elkartean ardurarik ez duten sakandar gehiago ere badaude Zabaltzenen.Hilaren 3an Burlatan egindako batzarrean onartu zituen elkarteak bere estatutuak eta oinarrizko printzipioak. Zabaltzen elkartearen inguruan egituratuko dira aurrerantzean Nafarroa Bai koalizioa osatzen duten independenteak.Egindako bideaUrrestarazuk azaldu digunez, 2007ko hauteskundeen ondoren hasi ziren elkarrekin hitz egiten NaBaiko independenteak. Iaz EA eta Aralarren artean zeuden tira-birak ikusita, garilaren 5ean, lehen bilera bat izan zuten. Egoeraren diagnosia egin eta NaBai "babestea eta proiektuarekin jarraitzea" erabaki zutela jakinarazi digu Urrestarazuk. Koalizioko alderdien arteko harremanen jarraipena egin zuten independenteek eta ilbeltzean akordioa sinatu zuten Aralar eta EAJrekin, hala aurtengo udal eta foru hauteskundeetara aurkeztu ziren.Akordio horretan ere independenteak, alderdietako kide egin gabe,  koalizioan afiliatzeko modua izan behar zutela jaso zen. Urrestarazuk azaldu digunez, Zabaltzen elkartea horretarako sortu da, "jendeari koalizioan parte hartzeko bidea emateko eta NaBaik 2007an aurkeztu zituen printzipioak mantentzeko". Azken egunetako mugimendu politikoek aditzera eman dute NaBai siglak ez direla hauteskundeetan izanen.Elkartea egituratzen hasi ziren, baina hauteskunde orokorrak aurreratzeko iragarpena dena azkartzea ekarri die. "Garilaren 5etik kudeaketa batzorde bat dugu. Kide gutxi batzuk osatzen dute, baina hauteskundeak pasa arte 20 kidera zabaldu da", azaldu digu bakaikuarrak. ArdatzakZabaltzen elkarteko kideendako "Nafarroa subjektu politikoa da eta ez politika faktikoen objektua". Koalizioa estrategikotzat dute elkartean, "epe luzera" jokatzeko.  Alderdiek, berriz, epe motzean eta"taktikoki" jokatzen dutela uste dute.NaBai ezinbestekotzat jotzen dute, "ideologikoki ezkerrean kokatutako hautes-eremu handi eta anitza, euskalduntasuna eta abertzaletasun barnerakorra mugiarazi eta elkartzeko gaitasun handiena izan duen formula da". Esparru horretan dauden alderdiei Zabaltzenekin bat egiteko deia egin diete.Madrilen gizarte lorpenak defendatu, Nafarroaren autogobernuan sakondu, publikoaren defentsa eta beste egin nahi du. Aldi berean, Nafarroan elkarbizitza eta aniztasunaren alde egin nahi du.