Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Gipuzkoako Diputazioak asteartean iragarri zuen ez duela kamioiendako bidesaririk jarriko Etxegaraten. Konpromiso hori hartu zuen Hiru sindikatuarekin astelehenean. Erabakia Gipuzkoako Batzar Orokorrean hartuko da, baina diputazioak gehiengoa edukitzea espero du, Bildu koalizioak, PPk eta Aralarrek bidesariaren aurka eginen baitute.Hauteskunde kanpainan Bilduk Etxegarateko bidesariaren aurka eginen zuen, baina azken asteetan zalantza sortu da, Gipuzkoako errepideen ardura duen Bidegiren finantza-egoera dela eta. Baina azkenean, konpromisoa mantendu dute, Bidegiren finantza-egoera gainditzeko ez baitzen kontatzen Etxegarateko bidesariekin. Hiru sindikatuak "garraiolariendako urteko berri onena" izanen litzatekeela adierazi du.AurrekariakGipuzkoako Foru Aldundiak heldu den urtetik aurrera 3,5 tona baino gehiagoko kamioiei bidesaria kobratzea erabaki zuen. Neurri haren alde egin zuten EAJ-PNVk, PSE-k eta H1!-ek. Baina hauteskunde ondoren Aldundiko indar banaketan aldaketan izan dira eta bidesariaren kontrako indarrek gehiengoa dute.