Elkar ezagutzarako kartak

Guaixe 2011ko irailaren 15a

Jatorri ezberdinetako jokalariek osatutako bikoteek parte hartzeko aukera izanen dute. Ez duenari antolakuntzak bilatuko dio. Ramy 71n jolasten ikasteko ikastaroa dagoSakanan musa bezain ezaguna da Ramy 71 karta jokoa Marokon. Bai batean bai bestean kartetan jolasteko zaletasuna dagoela kontuan izanda antolatu da txapelketa. Bikote parte-hartzaileek bi karta jokoetan aritu beharko dute, batean lehenik, bestean gero.Sakanako I. Mus-Ramy 71 txapelketarekin jatorri ezberdineko pertsonen arteko elkar ezagutza eta hartu-emana bultzatu nahi dituzte. Hala, kultura anitzeko sakandarrak elkarrekin eta elkarren ondoan arratsalde on pare bat pasatzeko aukera izanen dute. Hura antolatzen Irurtzun aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzua eta Sakanako Mankomunitatearen Immigrazio Zerbitzua daude. BerezitasunakTxapelketa horretan parte hartu nahi duten bikoteek jatorri ezberdineko jokalariez osatuak egon behar dute. Parte-hartzaileak binaka edota banaka apunta daitezke. Azken horiei, hau da, bikoterik ez dietenei, antolakuntzak bilatuko diete parea.Izena ematen duen jende kopuruaren arabera izanen da, baina txapelketa, hasiera batean, behintzat bi egunetan jokatuko da: lastailaren 8an, 16:30etik aurrera, herrietako kanporaketak jokatuko dira. Herrietako irabazleek lastailaren 22an jokatuko den Sakanako finalera pasako dira. Antolatzaileek txapelketa zein herritan  jokatuko den aldez aurretik jakinaraziko diete parte-hartzaileei.Kanporaketak nonSakanako I. Mus-Ramy 71 txapelketako antoltzaileek lehiaketa ibarrrean barna jokatzea nahi dute. Besteak beste kanporaketak Irurtzun, Uharte Arakil, Lakuntza, Arbizu, Etxarri Aranatz, Altsasu eta Olatzagutian jokatuko da. Irabazlearen saria itzela dela aurreratu dute.Ramy 71 ikastaroaMarokoko karta jokoan jolasten ikasi nahi dutenak lastailaren 7an izanen dute horretarako aukera. Izena ematen dutenei telefonoz jakinaraziko zaie ikastaroa non izanen den.Izen ematea eta informazioa648 070 710 telefonora edota immigrazioa@sakana-mank.com helbidera jo daiteke.