Hikikomori

Guaixe 2011ko irailaren 16a

Japonian gertatzen den fenomeno sozial bati esaten zaio nahiz eta beste herrialde batzuetan aurkitu diren ere zenbait kasu.Berez gazteen arteko fenomenoa da eta gizarte eta ingurunearengandik isolatzean datza logelan beren burua espetxeratuz nolabait esateagatik. Gizartearekiko kontaktu bakarra teknologia (internet batez ere) eta gurasoak dira normalean, azken horiek mantentzen baitituzte bai eta ezkutatu ere, hikikomori bat etxean izatea lotsagarria iruditzen zaielako. Japoniako gizarteak ez du ondo hartzen joera hau. Horren ondorioz askotan izugarri atzeratzen du familiak laguntza bilatu eta  arazoa konpontzea.Hikikomori bihurtzeko arrazoiak ugari dira: ikasketetan izaten duten presio zorrotza, gaitasun sozialak galtzea, agorafobia, lotsatiak edota pertsonalitate iheskorra. Tabua izateak badu zerikusia familiaren barruko arazotzat sentitzearekin. Ikastetxeek edota zerbitzu sozialek galderak egin ditzakete "desagertutako" ikasleari buruz, baina orokorrean ez dute ezer egiten arazoa konpontzeko.Isolamendu tarte horietan gaixoen erreferentziak bideojoko eta komikien inguruan dautza. Horregatik askotan komiki irakurle amorratuekin erlazionatzen dira hikikomoriak, baina berez ez dute lotura handirik. Isolamendu tarte horietan, gizartean berriro sartu ezinik, hikikomoriek amorruz beterik zenbait ekintza bortitz gauzatu dituzte, hilketak barne. Batzuetan (beste herrialde askotan gertatu bezala, hara Osloko uda honetan izandako hilketak) komikiek eta bideojokoek sorturiko arazoa dela frogatu nahi izan da. Hala ere, nire iritziz, komikiak izango ez balira, beste aitzakia aurkituko lukete egindakoa egiteko, pelikula bat edota liburu bat. Arazoa beti barruan dago komikiak irakurri aurretik.Sendabideei buruz badaude zenbait teoria, baina japoniarrek normalean semea (bai, normalean gizonezkoak dira) beste herrialde batera bidaltzen dute. Honela, giroz aldatuz, uste dute beren joera eraldatuko dutela, baina benetan egiten ari direna arazoa beste pertsona bati pasatzea da, zeren normalean beste familia batekin bizitzera bidaltzen dituzte. Bere ordezko familiak konpondu behar du arazoa orduan.Gaiari buruz jakitunek bi teoria dituzte sendabideen inguruan. Japoniarra: gaztearekin etengabeko harremana izatea baina bere espazioan sartu gabe, beti gaixoa errespetatuz konfiantza emanez, ordea; harik eta, pixkanaka, berak bakarrik erabaki arte gizartean sartu behar duela berriro. Okzidentala: gaztea gizartean sartzera behartzea bere espazioa suntsituz eta bertatik indarrez ateraz. Bietan beharrezkoa dute laguntza psikologikoa.Esan bezla berez japonian gertatzen den fenomenoa izan arren, beste herrialde batzutan gertatu izan da antzekorik (Argentina ta Espainian aurkitu dira adibidez), normalean japoniarekiko sentiberatasun berezia duten pertxona batzuekin Baina gaixotasuna garatu ordez uste dena imitazioak direla.Jose Luis AsensioMyaku.fanzine@gmail.com www.fanzinemyaku.blogspot.com