Ibarreko enpresak lankidetzaren eredu

Guaixe 2011ko irailaren 21a

Atzo eta gaur Nafarroako Enpresa eta Berrikuntzarako Europako Zentroa (CEIN) sozietate publikoak Nafarroako Automozioaren Klusterrak antolatutako topaketa hartu du. Atzoko gaietako bat Enpresen arteko Lankidetza, etorkizuneko erronka izenburua zuen eta lan mahai batean aztertu zuten hainbat eragilek. Mamira jo aurretik bildutakoek enpresen arteko lankidetzaren hainbat adibideren berri izan zituzten. Horien artean Lakuntzako bi enpresa izan ziren: Sakana  Kooperatibako Aurelio Elizalde eta  Lakber SLko Alejandro Martinez. Azken enpresa hori Sakana eta Soraluze kooperatibaren ekimenez hasi zen lanean 2008ko lastailean.