Gazta eta ardoa sustatzen

Guaixe 2011ko irailaren 22a

Atzo hasi eta igandera arte herrialdeko 28 taberna eta jatetxetan Nafarroako gazta eta ardo jatorri izendapenen gorespen astea ospatzen ari da. Anapeh ostalaritza elkarteak antolatu du astea. Ostalaritza elkarteak bi helburu ditu aste horrekin: batetik, sektorea biziberritzea eta, bestetik, "ederki bat egiten duten Nafarroako gastronomiako berezko bi produktu sustatzea". Sakanan hiru establezimenduk bat egin dute astearekin. Etxarrengo Iratzar jatetxeak, Lizarragako Zugain jatetxeak eta Altsasuko Basamutur jatetxeak. Nafarroan egiten den gazta eta ardoak haien kartetan sartu dituzte jatetxeek (zenbaitek aurretik ere bazuten eskaintza). Tabernetan, berriz, gazta pintxoak eta bertako ardoa dastatzeko aukera izanen da.