Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Atzo Sakanako UGTko ordezkariekin bildu zen Juan Goien, sindikatuko Nafarroako idazkari nagusia. Estatu guztian barna sindikatu sozialista egiten ari den kanpainaren barruan kokatu zen batzar informatiboa. Goien eta UGTko Sakanako buru David Medina izan ziren ekitaldian hitza hartu zutenak. Bukaeran, gaurkotasuneko gaien inguruko eztabaida izan zen bildutakoen artean. Medinak jakinarazi digunez, "UGT-tik uste dugu langileen eskubideen eta Espainiako ongizate estatua mantentzeko borrokan jarraitu behar da, etengabe erasotzen eta murrizten baitute". Aldi berean, Sakanako UGTko buruak lo dagoen gizarteari esnatu eta protestatzeko eta mobilizatzeko deia luzatu dio. Horrekin lotuta, Medinak bihar Burlatan izanen den ekitaldi sindikalean parte hartzera gonbidatu ditu herritarrak. Candido Mendez sindikatuko idazkari nagusi izanen da hizlari. Aldi berean, lastailaren 6an eginen den manifestazioan parte hartzera deitu du Medinak.