Monitoreendako oinarrizko ikastaroa

Guaixe 2011ko irailaren 22a

Zabalik dago Sakanako Mankomunitateak Nafarroako Kirol eta Jarduera Fisikoaren Institutuarekin batera antolatu duen monitoreendako oinarrizko ikastaroan izena emateko epea. Ikastaroa, 16 urtetik aurreragoko begiraleei zuzendua dago. Zehazki, saskibaloian, futbolean, txirrindularitzan, atletismoan edo irristaketan ibiltzen diren edo ibili nahi dutenei zuzendua.Ikastaroan zati orokorra emango da, 18 ordukoa. Bertan 4 atal nagusi banatu dira: planifikazioa, irakaskuntza, mugimenduaren analisia eta lesio eta lehen sorospenak, entrenatzailearen ardura zibila eta elikadura. Horretaz aparte, kirol bakoitzean ikastaro espezifikoa eta azterketa egin beharko dira. Titulu hau 1. mailako prestakuntzaren barne dago.Ikastaroa Altsasun izango da lastailaren 17, 19, 24, 26, 31 eta azaroaren 2an. Azterketa, berriz, azaroaren 9an egingo da. Ikastaroak 120 eta 150€ bitarte balioko du, kirol eta bloke espezifikoak dituen orduen arabera. Zati orokorra egin nahi dutenek berriz, 70€ ordaindu beharko dituzte. Jakinarazten da Kirol eta Jarduera fisikoaren Institutuak dirulaguntzak emango dituela, %80ra iritsi daitezkeenak.