Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Altsasuko enplegu bulegoaren bidez 334 kontratu bideratu ziren aurreko hilean, haietatik 18 besterik ez ziren mugagabeakGarilean eta agorrilean langabeziak gora egin du Sakanan, garagartzaroan baino 39 langabe gehiago daude (%2,59). Langabetu gehienak emakumezkoak izaten jarraitzen dute: 825 (18 gehiago bi hilabeteetan), hau da, %53,43. Gizonezkoak, berriz, 719 dira (21 gehiago) %46,56.SektoreakZerbitzuen arloan lan egin nahiko lukete enplegu bulegoan izena emandako sakandarren erdiak (%50,38). Hau da, 778 sakandarrek (50 gehiago). Industria arloan lan egiteko prest leudeke 545 pertsona (11 gehiago), %35,29.Eraikuntza arlorako sakandarren 124 eskaera daude (3 gutxiago), eta langabe guztien %8,03 izanik. Lan bila dabiltzanen %1,94 abeltzaintzan aritzeko prest daude. 30 pertsona dira (4 gutxiago). Azkenik, aurretik lanik egin ez duten sakandarren kopuruak behera, egin du 67 eskaeratan geldituz (15 gutxiago), %4,33.HerrialdeaNafarroako Enplegu Zerbitzuaren bulegoetan 337 pertsona gutxiago erregistratu ziren langabezian agorrilean garilarekin alderatuz; 41.402 nafar zeuden langabezian izena emanda. Haietatik 22.017 emakumezko dira (% 0,43 jaitsi da), eta 19.390 gizonezko (% 1,23ko jaitsi da).HerrikaArakil 48Irurtzun 136Irañeta 4Uharte A. 54Arruazu 4Lakuntza 75Arbizu 63Ergoiena 9Etxarri A. 175Bakaiku 10Iturmendi 15Urdiain 31Altsasu 767Olatzagutia 131 Ziordia 22Guztira: 1544