D eredua pixkanaka gora egiten ari da

Guaixe 2011ko irailaren 22a

Haur Hezkuntzan gero eta argiago egiten ari dira guraso sakandarrak euskarazko ereduaren aldeLehen Hezkuntzan eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, motelagoa da igoeraHaur Hezkuntza, Lehen Hezkuntzan eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan (DBH) urtetik urtera jaitsierako joera badu ere, oraindik ere ibarreko bost ikasleetatik batek A ereduan ikasten du. Hau da, euskara ikasgaia dute eta gainontzeko klase guztiak gaztelaniaz jasotzen dituzte.Datu hori nabarmendu daiteke Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak ibarreko ikastetxeetako matrikulazio datuen bilketa egin eta gero. Adituek behin baino gehiagotan nabarmendu izan dute A eta B ereduek ez dutela euskara ikastea bermatzen.Datu orokorrakHiru hezkuntza zikloak kontutan hartuta, aurten Sakanan 2.669 ikasle daude ikastetxeetan. Haietatik 2.096k (%78,5) D ereduan ikasten dute. Aurreko ikasturtean baino %0,6 ikasle gehiago daude euskarazko ereduan matrikulatuta. 455 ikasle (17,1) A ereduan ari dira ikasten, aurrekoan baino %0,6 gutxiago. B ereduan ikasten ari diren ikasleen portzentajea ikasturte batetik bestera ez da aldatu, %4,4. Bestela esanda, 115 ikasle ari dira klase erdiak euskaraz eta beste erdiak gaztelaniaz jasotzen. Zikloka Haur Hezkuntzan %0,6 igo da ikasturte batean D ereduan ikasten ari direnen kopurua, %84ra iritsi arte. Hau da, 568 ikasle. A ereduak 79 ikasle daude Haur Hezkuntzan (%11,7) eta B ereduan 29, (%4,3).Lehen Hezkuntzan 974 (%77,1) ikasle daude D ereduan. A ereduan, berriz, 200 (%15,8) eta B ereduan 89 (%7).DBHri dagokionez, 542 ikasle euskaraz ikaste ari dira (%75,5) eta 176 gaztelaniaz (%24,5).