Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Funtzionamendua errazteko eskualdeka banatuko diren bost talde izanen ditu, bat Sakanan. Erakundeak eta egitasmoaren kontra dauden pertsonek parte hartu ahalko duteDeikaztelu eta Itsaso arteko argindar linea ez dela beharrezkoa berretsi zuten. Heldu den astean bilduko dira Sakanako udal eta kontzejuetako ordezkariak eta 400 kV-eko linearen kontra egiteko plataforma sortuko dute. Sakanan bezala, Gipuzkoan eta Nafarroan beste lau bilera eginen dituzte asmo berarekin.Larunbatean Berriozarren egindako batzarrean hartutako erabakia da hori. Lineak bere luzean dituen 120 km-etan hartzen dituen150 udaletako 90 ordezkari izan ziren, besteak beste, Irurtzun, Uharte Arakil, Arruazu, Bakaiku edo Urdiaingoak.ZergatiaLurra kolektiboko Alberto Friasen iritziz, "arazoa ez da nondik pasako den Deikaztelu eta Itsaso arteko 400kV-eko argindar linea. Arazoa da ez dela beharrezkoa".Ingurumenean kalte nabarmenak sortuko dituela ere azpimarratu digu Friasek: "egitasmoak 69 korridore posible ditu, 19 zatitan banatuta. Haietatik 17tan babestutako guneak daude eta 14tan jendea gertu bizi da (43 herritan 500 metro baino gutxiagora pasatzen da linea)".Friasek gogora ekarri digu Lizarraldean barna Castejon eta Gasteiz lotzeko zegoen egitasmoa bertan behera gelditu zela, "ingurumen kalteengatik eta herritarren kontrako iritzia aintzat hartuz". EgindakoaPlataforma osatzeko eta kontrako jarrera zabaltzeko moduak aztertzeaz gain, Red Electrica Españolak (REE) proiektua udalei agorrilean bidaltzea eta jendaurreko informazio publikorako epea orduan zabaltzea salatu zuten, arduradunak oporretan zeudenean.Horren berri izan zutenean, agorrilaren 22an, Deikaztelun presazko bilera egin zen eta Lurra kolektiboak oinarrizko helegitea prestatzea hitzartu zen, gerora 50 udalek baino gehiagok aurkeztu zutena. Helegitean epea zabaltzea eskatu zuten eta 15 egunetan zabaldu du epea REEk, aste honetan despeditu dena.Aurrera begira Lurra kolektiboak egituratze plataforma osatzeko egituraketa proposamena aurkeztuko die hautetsiei. Horrekin batera, Urte bukaera bitarteko plangintzaren eta manifestu baten zirriborroa aurkeztuko du. Manifestuarekin bat eginen lukeena litzateke plataformako kide.