Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Agorrilaren 16az geroztik Altsasuko enplegu bulegoan aurretiko zita zerbitzua martxan dago. Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak kudeatzen dituen diru kontu eta prestazioen inguruko hitzorduak eskatzeko balio du sistema berriak. Beraz, ezarritako sistemak ez du egoitza berean Nafarroako Enplegu Bulegoak kudeatzen dituen lan eskaintza eta bestelako gaietarako hitzorduak jartzeko balio. Altsasuko enplegu bulegotik jakinarazi digutenez, 901 010 210 telefonora hots egin (astegunetan 16:00etatik 9:00etara eta asteburuetan 24 orduz), internet bidez edota enplegu bulegoan bertan dagoen kutxazain moduko baten bidez egin daiteke hitzordu eskaera. Momentuz, aplikazioak ematen du hitzordurako eguna eta ordua; ezin da aukeratu. Langabeziak gora egin duenez, enplegu bulegoetan jende asko pilatu izan da eta, batzuetan, tentsioak sortu dira. Aurretiko zitarekin erabiltzaileek itxaron beharrik ez dute izanen. Hitzordua egun batetik bestera ematen du, gehienez bi egunerako.