Enpleguari, etxebizitzari eta prestakuntzari buruzko gazte topaketak Altsasun

Guaixe 2011ko irailaren 29a

Lastailaren 7an eta 8an  izanen da, Intxostiapunta gaztegunean. Bihar arte eman daiteke izenaNafarroako Gazte Kontseiluak, bigarrenez, Agora joven topaketa antolatu du. Iaz Tuteran egin zen eta aurten Erriberako hiriburuari Altsasuk hartuko dio lekukoa.Aurtengo topaketak enplegua, etxebizitza eta prestakuntza izanen  ditu gai. Nafarroako Gazte Kontseiluak helburu bikoitzarekin antolatu du topaketa: hausnarketa foroa izatea eta Foru Erkidegoko gazteei osoko prestakuntza eskaintzea.Hala, topaketak iraungo duen bi egunetan Nafarroako gazteriak gizarte eta lan esparruan bizi duena aztertuko dute. Horrekin batera, emantzipazioa eta autorrealizazioa lortzeko gazteek sufritzen duten aukera desberdintasuna jorratuko dela aurreratu dute Nafarroako Gazte Kontseilutik.Altsasuko topaketako emaitzak eta ondorioak Nafarroako Gazte Kontseiluaren lehenengo Gazteriaren Emantzipaziorako Plana egiteko erabiliko dira.Izena ematekoLarunbatera eman daiteke izena: 948 234 819 telefonoan edo socioeconomia@cjn-ngk.org eta cjn-ngk@gmail.com e-posta helbideetan.