Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sozioekonomia Sakanako Garapenerako Plan Estrategikoa 2012-2022 diseinatuko da, egitura produktiboaren eraldaketa aztertzeko.Hondakinak Atez-ateko hondakinen bilketa sistema pixkanaka ezartzeko bideragarritasun tekniko eta ekonomiko azterketak eginen dira.Euskara Gutxieneko irizpide bateratuak jarriko dira udal batzuetan bultzada emateko. Besteetan egoera normalizaturako jomugak zehaztuko dira.Gizarte ZerbitzuakHiru oinarrizko zerbitzuak bateratzeko proposamenak indarrean jarraitzen du, baliabideak hobe aprobetxatzeko.Atzo egindako batzarrean Sakanako Mankomunitateko buru Aitor Karasatorre Muguruzak (Bildu) erakundearen legegintzaldiko zeregin nagusiak aurreratu zituen. Karasatorrek aurreratu zuen lan-programa "dinamikoa" zela, "beharrek edota egoerak eskatzen dituen aldaketak edo moldaketak" hartuko dituenak. "Beti ere, defendatzen ditugun parametro politiko eta ekonomikoen barnean".Karasatorrek azaldu zuenez, lan-programa Bilduko kideez gain, eragile, langile eta norbanakoen ekarpenekin osatu dutela jakinarazi zuen. Mankomunitateko bruuak esan zuenez, "hemendik aurrera lau urte ditugu elkarlana eta etengabeko komunikazioa jorratzeko". Ateak guztiendako zabalik dituztela ziurtatzearekin batera, ibarreko erakundeko batzordeak irekiak izanen direla aurreratu zuen Karasatorrek. Ekarpenak ere sakanakobildu@gmail.com helbidearen bidez ere egin zitezkeela azaldu zuen.Atzokoan aurkeztutako lan-programan udal guztiak inplikatu nahi lituzketela azaldu zuen Karasatorrek, eta haien ekarpenen zain gelditu zen. "Guztien arteko elkarlan eraginkor eta eraikitzailea gai bagara" sakandarrek eskertuko dutela nabarmendu zuen.