Plan estrategiko bat garapena lantzeko

Guaixe 2011ko irailaren 30a

2012-2022 aldirako plana egitura produktiboaren eraldaketa nola egin zehaztuko lukeSortu den krisi mahaia eta batzarra elementu garrantzitsutzat jo du MankomunitateakIbarrean krisiak eragin handia izan duela aitortuz hasi zen Karasatorre sozioekonomia arloko proposamenak aletzen, "aurrera egiteko potenzialtasun batzuk badaudelako".Garapen endogenaren alde agertu zen: "lurralde edo herri bakoitzeko garapen iraunkorra sustatzea du helburu. Bidea eskualde horrek dituen garapenerako tresna eta indar guztien gainean eragitea da, tresna zein indar horien arteko sinergia edo efektu positibo partekatuak sortzeko eta hobetzeko asmoz" . Sakanak duen ondorea errespetatu eta hari balioa ematearen alde agertu zen Karasatorre, "beti ere, ikuspegi iraunkorra izanik". Iraunkortasun, sozial, kultural eta ingurumenari dagokiona aipatu zituen. "Helburua ez baita enpresen produktibitatea eta lehiakortasuna aurreratzea soilik, baizik gizartearen arazoak konpondu eta ongizatea hobetzea batez ere".ProposamenakHorretarako egitasmoen eta proposamenen motorea izanen den eta bailararen ahotsa, arduradun eta interlokutorea izanen den tresna ezinbestekotzat jo zuen Karasatorrek. Tresna hori hasieran Garapen Batzordea izanen da eta, ondoren, Partzuergoa. Garapen Batzordearen epe laburreko egitekoez gain, aipatutako plan estrategikoa diseinatzeko prozesua aurrera atera beharko luke.Egiteko guztiak eragileen parte hartzearekin egiteko asmoa azaldu zuen Karasatorrek. Udan sortu den krisi mahaia eta batzarra elementu garrantzitsutzat jo zituen. Mankomunitateak parte hartze zuzena eta aktiboa bermatu beharko zuela adierazi zuen, beste ekimenekin osagarri izanik eta elkar elikatzeko.