Helburua gero eta hondakin gutxiago sortzea

Guaixe 2011ko irailaren 30a

Atez-ateko hondakin bilketa ezartzeko azterketak eginen diraEtxeko konpostajea eta konpostatze komunitarioari bultzada eman nahi zaioSakanan sortzen diren hondakinak ahalik eta gehien murrizteko  asmoz, Karasatorrek azaldu zuen, "prebentzioan" sakondu behar dela, "hondakinen kudeaketa-politika hoberena delako".Nafarroako Hondakinen Kudeaketa Plan Integralak jasotzen duen errausketa aukera baztertu egin du Sakanako Mankomunitateak. "Bestalde, Olaztiko porlandegiko instalazioetan hondakinak errausteko edozein era ezesten da, zonaldeko biztanleen osasunarendako arrisku larria izateagatik".KonpostaEtxeko konpostajea ahalik eta gehien zabaltzea nahi du Sakanako Mankomuniateak. Lau urteren buruan ibarreko etxebizitzetan 1500 konpostagailu banatzea da helburua. Etxeetan  tresna jartzeko aukera ez dutenendako konpostagailu komunitarioak jartzea aztertuko du Mankomunitateak.Azkenik, atez-ateko bilketa pixkanaka ezartzeko azterketak eginen ditu. Beste mankomunitateekin koordinatuko da eta gobernuari finantzazioa eskatuko dio.