Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Mankomunitateko batzordea zabalduko da eta herrietako batzordeen arteko koordinazioa eginen daToki-administrazioetako normalizazio prozesuei arreta berezia jarriko zaioErakundea zabaltzeko asmoa ere Euskara Batzordera eramanen dutela jakinarazi zuen atzokoan Karasatorrek. "Duen potentzialitata itzuli behar zaio". Euskalgintzan lanean ari diren talde guztien parte hartzea bermatu nahi dute legegintzaldi honetan. Euskalgintzako taldeek bozka berreskuratuko dutela aurreratu zuen Karasatorrek. Haiek eta udal ordezkariek "euskarak eskualdean beharrezkoa duen Plangintza Orokorra diseinatuko dute". Bi hilero bilduko da batzordea, "herrietako batzordeen erabakien eta ekimenen berri izateko eta ideien hartu-emana bermatzeko". Toki-administrazioaSakana osorako gutxienekoak diren irizpide bateratuak finkatu asmo dituztela, legeak hala ezartzen dituenak, zehaztu zuen atzokoan Karasatorrek. Horrela, "eskualdeko udal batzuetan egun ematen den egoerari bultzada eraginkorra emanen zaio, normaltasun egoera baterantz bidea egin ahal izateko".Euskaldun kopuru handiagoa duten udaletan "egoera normalizatu baterako jomugak finkatu eta bide horretan urratsak emango dira, Sakanan euskaraz bizitzeko dugun eskubidea bermatu ahal izateko". Euskara Zerbitzua herrietako zinegotziekin eta batzordeekin koordinazio estua izan beharko duela aurreratu zuen mankomunitateko buruak. Bestelako erakundeekin ere lankidetza sustatuko duela aurreratu zuen Karasatorrek. Bestalde, euskara arloan dauden diru-laguntzak eta sinatutako hitzarmenak berrikusiko ditu Sakanako Mankomunitateak. Asmo horiek aurrera eramateko Euskara Zerbitzuaren berrantolaketa aztertuko zela aurreratu zuen. GehiagoD ereduaren aldeko kanpainek jarraipena izanen dute, haren aldeko jarrera potenziatzeko asmoarekin. Erabilerari dagokionez, euskalkiak eta Sakanako euskara batua gako izan daitezkeelakoan, horiek landuko ditu, gazte hizkera bazterrean utzi gabe. Arlo guztietan euskara preset egoteko zeharkakotasun kontzeptua landuko du mankomunitateak.