Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Bateratze plana egiteko asmoa du Mank-ekIbarreko erakundeko buruak esan zuenez, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateen bateratze proposamenak indarrean jarraitzen du. "Iruditzen zaigu errekurtsoak hobeki aprobetxatu eta eraginkortu daitezkeela".Hala ere, Karasatorrek zehaztu zuenez, "egon daitezkeen zailtasunak aztertu eta bateratze plan bat egiteko beharra ikusten dugu". Horretarako langileekin ariko dira lanean.Bestalde Nafarroako Gobernua gogor kritikatu zuen Karasatorrek: "zerbitzuak hobetzeko eskaeren aurrean, azken urteetan eskuak garbitzeko joera erakutsi du". Zerbitzuen kalitatea hobetzeko, zabaltzeko eta langileen lan baldintzak hobetzeko "gure esku dauden presio-tresna guztiak erabili beharko ditugu".