Diagnostikoa eginen da

Guaixe 2011ko irailaren 30a

Errealitatea ezagutzeko diagnosia parte-hartzailea eginen da, lehentasunen zerrenda osatzeko gero Karasatorrek azaldu zuenez, zerbitzu horren oinarria izan behar luke: "Sakanan jaio eta bizi garen norbanako eta kolektiboen jatorri aniztasuna antzematearen aldeko ekimenen, espazioen eta baliabideen sustapenak".Jatorri anitz, Herri bat, zerbitzuaren jarduera leloa izan beharko lukeela aipatu zuen presidenteak. "Herri gutxitu batean bizi den edo datorren edonori argi adierazi beharrekoa; gure herriaren idiosinkrasia eta ezaugarri linguistikoen, kulturalen, sozialen,ekonomikoen, politikoen eta abarren ezagutza datorrenaren eskubide bihurtuz,  eta beraien jaioterriaren ezaugarriak gurekin partekatzea eta elkarbizitza sustatzea ere denon eskubide eginez". Mankomunitateak aipatu zuen zerbitzutik partaidetzan oinarritutako espazioak sustatu, subjektu arduradun bezala, eskubide eta betebehar berdinekin hartu nahi dira sakandar berriak. Immigrazio Zerbitzuan ere parte hartzea sustatuko dute. Guztia zeharka eta era integral batean landuko du mankomunitateak.