Musikoterapia eta Psikomotriziate ikastaroa

Guaixe 2011ko irailaren 29a

Ezgaitasunen bat dutenendako, Sakanako Mankomunitateak,  Sakanako ezgaituen elkartearekin, musikoterapia eta psikomotrizitate ikastaroak antolatu ditu.Izena emateko epea bihar bukatzen da, beraz interesatuek ahal den azkarren hots egin beharko dute 948464866 telefonora.Ikastaroak larunbatetan Altsasuko gaztegunean izango dira, hilabetean bitan, lastailaren 8an hasita. 2 talde egongo dira, bata 10:00etan eta bestea 11:30ean eta gehienez, talde bakoitzean 5 pertsona egongo dira.Ikastaroaren prezioa 50€-koa da eta diru-sarrera Euskadiko Kutxan egin beharko da 3035 011693 116.0.00332.8 kontu zenbakian.Klaseetara joatea derrigorrezkoa izango da eta ikastaroa euskaraz izango da, norbaitek ulertzen ez badu azalpenak gazteleraz emango zaizkio.