Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Erronken artean haur kirola bereziki lantzea eta programa hobetzeko eragileekin lan taldea sortzeaSakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak ibarreko populazioari zuzendutako gorputz eta kirol jardueretako programa bateratuak eskaintzen jarraituko du. Horretarako toki erakundeekin lankidetzan ariko da.Horrekin batera kirol teknikariak prestatzeko ikastaroak antolatzen segituko du. Herrietako kirol azpiegituren erabilpena aztertuko da eta horiek ahalik eta gehien erabiltzen laguntzeko bidea emanen du.Erronken artean haurren artean kirola egiteko ohitura sortzeari garrantzia emanen dio Sakanako Mankomunitateak. Azkenik, kalitatezko zerbitzua eskaini ahal izateko beharrezko azterlanak eginen dira.