Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
"Internazionalismoa ez da delitua!" atxikimendu kanpaina abiatu zuen Askapenak aurreko asteazkenean. Izan ere irailaren 28an urte bat egin zuen Askapenako zenbait kide atxilotu zutenetik, tartean Arruazuko Aritz Ganboa. Horrez gain, Askapenak bat egin du Eleak mugimenduak urriaren 1ean Iruñean antolatu duen manifestazioarekin.Esan bezala, urte bete pasa da Askapenako 7 kide atxilotu zituztenetik. Beste lagun bat atxilotu zuten geroago eta beste 4 komisaldegira aitortzera deituak izan ziren hurrengo egunetan. Irailaren hasieran, Pablo Ruzek, Auzitegi Nazionaleko epaileak, 5 lagunen auzipetzea erabaki du, tartean Aritz Ganboa sakandarrarena ere bai; eta AVT eta Diginidad y Justicia elkarteek epai horren kontrako helegitea jarri beste bi kideren auzipetzea eskatuz.Auzi horren kontra kanpaina bat abiarazi du Askapenak espaniar estatuaren izaera ez demokratikoa salatzeko: "etxean eta nazioartean ahalik eta babes gehien lortzen saiatuko gara, elkartasun internazionalistari eginiko eraso honen nondik-norakoak azalduz".Askapenarendako epai onargarri bakarra da: "gu guztion errugabetzea eta gure izenak eta jarduera garbitzea, internazionalismoa eta elkartasuna ez baitira delitu. Harro gaude elkartasun internazionalistaz, mundu duinago eta bideragarriago bat lortzeko ezinbesteko tresna baita".Atxikimendua Elkartasun internazionalista ez kriminalizatzea eta Euskal Herriko eskubide zibil eta politiko guztien onarpena eskatzen da atxikimendu horren bitartez. Atxikimendua sinatu nahi duenak: elkartasunaurrera@hotmail.com helbidean egin dezake.