Ekin eta bultza denok batera askatasunera lelopean, asteartean Gudari Eguneko mobilizazioak egin ziren. Etxarri Aranatzen ehun bat pertsona bildu ziren. Bukaeran adierazi zutenez, "independentzia eta sozialismoaren aldeko indarrak biltzeko garaia da, antolatuz eta herri hau eraikitzeko lanetan buru belarri murgilduz, biharkoari esperoan egon gabe".Oinarrizko baldintza demokratikoak lortzeko urratsak emanak direla, baina erraztasunik ez dela bide horretan gaineratu zuten ezker abertzaletik. Bidea pausoz pauso egin beharra nabarmendu zuten Euskal Herri independente, sozialista eta euskalduna lortzeko. "Helburu horren lorpen pauso guztiak igarotzeko prest dagoen orok du tokia Euskal Askapenerako Mugimenduan. Ahalegin horretan utzi dute bizitza askok, alferrikakoa izan ez dadin gure esku dago!"