Akziodunak aldatuta ere, Roncalesak zerbitzua berdin

Guaixe 2011ko irailaren 27a

Iruñea eta Donostia lotzen ditu autobusez La Roncalesa enpresak, Irurtzunen geldialdia eginez. Enpresa Condan integratuta zegoen 2007tik eta orain bere akziodunek garraioa arloa uztea erabaki dute. Condatik jakinarazi digute akziodunen erabakiak ez duela zerbitzuan eraginen. Bestalde, La Burundesa enpresak Iruña eta Ubarmin klinikaren arteko autobus garraioaz arduratuko da. Nafarroako Gobernuak 550.132,59 euro (BEZ kanpo) emanen dizkio zerbitzua emateagatik.