Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Euskal Herrian Euskaraz (EHE) eragile euskaltzaleak urteko batzarra egin zuen larunbatean Billabonan, Sakanako ordezkariak bertan zirela. Ikasturte honetan landuko dituzten ildo eta ekimen nagusiak adostu zituzten eta oinarri ideologikoen gainean hausnartu ere. Euskaraz bizi leloa eta aldarria bihurtuko du EHEk hurrengo hilabeteetan. Horrekin batera, "auzolanaren eta jendartearen kontzientziatze eta aktibazioaren bidez Euskal Herri euskaldunerako bidea egiten" jarraitzeko helburua du.