Giro ederra ferietan

Guaixe 2011ko urriaren 4a

Zezensuzko eta diskofestarekin despeditu ziren aurtengo feriak. Kirolari eskainitako igandea izan zen. Zaleek lasterketa, aizkora eta pilotarekin non ase izan zuten. Larunbatean, berriz, 25 artisauren postuak jabetu ziren plazaz eta bisitari askoren bisita hartu zuten. Laugarren urtez ez zen ferietan aziendarik izan, krisiagatik eta bete beharreko makina bat baldintzagatik. VIII. Sakanako Gazta TxapelketaArtisauez inguratuta lan egin zuen txapelketako epaimahaiak: Iñigo Lazkoz, Juan Bautista Mariñelarena, Fernando Flores eta Joxerra Agirino, Idiazabal jatorri izendapeneko ordezkaria. Zortzi gaztagilek parte hartu zuten lehiaketan eta haiek aurkeztutako gazten artean epaimahaiaren ustez onena Altsasuko Amillano Gaztandegiarena izan zen. Patxi Amillanok jaso zuen saria. Bigarren saria Izurdiagako Javier Ezkurra Eskisabelek irabazi zuen eta podiuma Unanuko Balda Artola gaztandegiarendako izan zen. Haiekin batera, txapelketan beste bost gaztandegi hauek parte hartu zuten: Uharte Arakilgo Martiarena Aizkorbe, Arruazuko Albi, Arbizuko Arana Etaio, Unanuko Ibarborda eta Urdiaingo Sarabe baserria.