Aste digitala hilaren 24tik 28ra Altsasun

Guaixe 2011ko urriaren 6a

Cederna Garalurren IKT autobusa Nafarroako Mendialdean barna ibilbidea egiten ari da. 8 geldialdi eginen ditu, aste batekoa bakoitza. Altsasura hilaren azken astean etorriko da informazioaren eta komunikazioaren teknologiak (IKT) zabaltzea helburu duen autobusa. IKT autobusa herritarrei zabalik egonen da astelehenetik ostegunera, 10:00etatik 13:00etara eta 14:30etik 17:30era. Ostiralean bi tailer eginen dira, eta herritarrek horietarako izena eman ahal izanen dute autobusean bertan. Tailerrak honako hauek dira: Ziurtagiri digitala eta nortasun agiri elektronikoa, 10:30ean, eta administrazio elektronikoa, 12:00etan.