Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Enpresaren egiturazko arazoak konpontzeko neurri zehatzak eskatu dituzte eta lanpostuak mantentzeko konpromisoa ere exijitu diote GobernuariSakanako Krisi Mahaia osatzen duten eragileak oso kezkatuta daude Sunsundegui enpresak bizi duen egoerarekin eta bere etorkizunarekin. Horregatik, Nafarroako Gobernuari "konpromiso argia" eskatu diote: Sunsundegui eros dezala. Horretarako aukera hilaren 23an despeditzen da. Krisi Mahaiko eragileek azaldu dutenez, zuzeneko 250 lanpostu eta zeharkako beste horren beste daude arriskuan. Horiek desagertzeak langabezia tasa %5 igotzea ekarriko lukeela nabarmendu dute Krisi Mahaitik. "Lehendik gogorki zigortutako ibarrarendako izugarrizko astindua litzateke hori". Egun langabezia tasa %20koa dela ere nabarmendu dute. EtorkizunazBi urte bete dira Nafarroako Gobernuak Sunsundeguiren ardura hartu zuela Sodena eta Nafinco enpresa publikoen bidez. Krisi Mahaiko kideen ustez enpresak "aurretik datozen arazo berberak mantendu ditu oinarrian". Bi kudeatzaile izan dituela ere gogoratu dute. Langileen ordezkariek eta kudeatzaileak lortutako akordioan langileen zesio ugari biltzen direla dio Krisi Mahaiak. Enpresak, berriz, "3,5 milioi euro inbertitzeko konpromisoa baino ez du hartu, enpresaren berehalako etorkizunari erantzun ahal izateko". Krisi Mahaia osatzen duten eragile politiko, sindikal eta sozialek Sunsundegiren etorkizuna arriskuan ikusten dute, enpresaren konpromisoak epe motzekoak direlako eta ez dutelako argitzen zein izanen den Sunsundeguiren etorkizuna. Sinatzaileak: ELA, LAB, Aralar, Bildu, Eusko Alderdi Jeltzalea, Eusko Alkartasuna, Ezker Abertzalea, Izquierda Unida, Nafarroa-Bai, Arakilgo Talde Independentea eta Urdiangoak Elkarturik Kandidatura Independentea.