Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
EAJ, Zabaltzen elkartea eta Atarrabia Taldea azaroaren 20ko hauteskunde orokorretan elkarrekin aurkeztuko dira. Hiruren arteko koalizioak Geroa Bai izena izanen du eta Espainiako Kongresurako zerrenda-burua Uxue Barkos izanen du. Ostiralean aurkeztu zuten Geroa Bai Iruñean. Koalizioaren aurkezpenean bildutako ordezkarien artean Unai Hualde altsasuarra zegoen. Koalizioko zerrenda-buruak, Barkosek adierazi zuen Nafarroa pluralaren ahotsa eraman nahi dutela Madrila. Aldi berean, azpimarratu zuen Geroa Baik subjektu gisa aintzat hartzen duela Nafarroa, "ez objektu edo truke gisa". Aurkezpenaren ondoren, koalizioak lehen lan bilera izan zuen.