Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Atzo aurkeztu zuten Amaiur koalizioa Iruñean. Azaroaren 20ko hauteskundeetarako Aralarrek, Alternatibak, EAk eta ezker abertzaleak osatu duten koalizioa da. Koalizioak zubi bat du ikurtzat eta horrela erabakitzeko eskubidearen eskaera Madrilera eramatea izanen du helburu."Indarrak biltzeko ahaleginak batzen dituen zubia, irabazteko gogoz Estatuarekin partida jokatzeko aukera izateko", esan zuten atzo Amaiurreko ordezkariek Iruñeko Baluarten. Amaiur osatzen duten taldeen ordezkaritza zabala izan zen aurkezpenean, horien artean zen Asun Fernandez de Garaialde Lazkano altsasuarra.