Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Aurrekontu murrizketak direla eta, zentro pribatu guztiekin dituen hitzarmenak errebisatu behar ditu OsasunbideakMarta Vera kontseilariak Osasunbidearen "aurrekontua doitzeko neurriak" zein diren iragarri zuen aurreko asteazkenean. Nafarroako Gobernuak agindutako aurrekontu murrizketara egokitu behar dute departamentu guztiek eta horien artean dago Osasunbidea ere. Marta Vera kontseilariak iragarri zuenez, 2012 urterako aurreikusitako hain bat neurri daude. Horien artean dago kontzertuen errebisioa. Zentro pribatuekin sinatutako kontzertuak bi kasutan errebisatuko direla azaldu du kontseilariak. Batetik, Osasunbideak zerbitzu hori bere gain hartu dezakeenean eta, bestetik, osasun katalogoaren gainetik zenbait udalek eman nahi dituzten zerbitzuen kasuan. Vera kontseilariak espresuki aipatu zituen zentroen artean dago Josefina Arregi. Horiek horrela, NaBaiko parlamentari Asun Fernandez Garaialde Lazkanok bi galdera luzatu dizkio Vera kontseilariari. Batean galdetu dio ea benetan uste duen Josefina Arregi klinikaren zerbitzua Altsasuk prestazio katalogoen gainetik eskaini nahi duen zerbait den. Hala bada, hori baieztatzeko zertan oinarritzen den azaltzeko eskatzen dio ere NaBaiko parlamentariak. HitzarmenaNafarroako Gobernuak ilbeltzaren 31n jakinarazi zuen hitzarmena sinatuko zuela klinikarekin eta lau urtetan 4.898.854 euro emanen zizkiola. Klinika ez da itxi, baina prekarietate ekonomikoan mantendu da orain arte.