Lankidetzan sakontzeko lau ardatz

Guaixe 2011ko urriaren 7a

Sakanako Enpresarien Elkarteak (SEE) ibarreko enpresen arteko erlazioa bulkatu asmoz antolatu zuen jardunaldia; enpresetako arduradunei lankidetzak ekar diezaiekeen abantailak ezagutzera eman nahi zizkieten. Eta emaitza lortu dutelakoan daude SEEn. Arbizuko Olatzea hotelean egin ziren jardunaldiak irailaren 26an eta 28an. Ibarreko 40 enpresek parte hartu zuten. Gehienak, 21, metalgintza arlokoak ziren, 9 zerbitzuetakoak, 8 eraikuntza arlokoak eta bana kimika eta elikadura arloetakoak. ArdatzakEnpresari bakoitzak bere ustean bulkatu beharreko lankidetza  ildoak aipatu zituen. SEEtik azaldu digutenez, parte-hartzaileen  artean ibarreko beste enpresa batzuekin lankidetza hasteko "interes handia izan zen". Mahai gainean lan ildo ugari jarri zituzten enpresariek eta hurrengo hilabetean haiek eta SEEk landuko dituzten lau ardatz zehaztu zituzten. Lehena, enpresen eta arduradunak elkar ezagutza (horretarako jarduerak antolatzea aurreikusi zuten). Bigarren  lan ardatza enpresa bakoitzak dituen giza baliabideen eta baliabide teknikoen berri jasoko dituen ikerketa egitea. Horren helburua litzateke ibarreko enpresen arteko azpi-kontratazioa sustatzea. Hirugarren ardatza zerbitzu komunen erosketa bateratuak bulkatzea da. Eta azken lan ardatza merkataritza jardueretan lankidetza sustatzea. BalorazioaSEEko buruak "oso pozik" daude jardunaldiek emandakoarekin. "Parte-hartze maila handia izan zen eta enpresek ekimena ederki hartu dute". Lankidetzarako bide ugari planteatu zirela ere nabarmendu dute. "Denei aurre ezin izanen diegunez erantzun eskaera gehien zuten lau ardatzak aukeratu ditugu. Orain garatu egin beharko ditugu". Lankidetzari buruzko jardunaldien antolatzaileek azaldu digutenez, parte-hartzaileek beraiek halako jardunaldi gehiagoren beharra azpimarratu dute. "SEEk ere egoki jo du. Behin lau jarduera planak zehaztuta, topaketa berri bat deituko dugu. Proiektu jakinetan lankidetzan nola landu aztertzeko izanen da". Enpresa txikienek arlo komertzialeko lankidetzan interesa azaldu zutenez, SEEk gai hori propio landuko duen jardunaldia antolatuko du. Parte-hartzaileak Aldakin, Aralur, Arquitectura Flores, Asesoria Goikoetxea, Autotalleres San Miguel, Bio Haus Goiherri, Comercial Etxarri, Construciones Arregui, Construciones Bakaikoa, Construciones Denalan, Construciones Nasipa, Egain, Eguzkia, Electricidad Palomo, Electricidad Ramos, Embutidos Arbizu, Ferrallas Ibarrea, Galvanizados Lacunza, Imaz Hermanos, Industrial Barranquesa, Inola, Inox Naparra, Jatorman, Lacunza calor de vida, Laulan gestion, Letona, Manufacturas Gorosti, Mecanizados Etxegar, Mecanizados Irurtzun, Mimamiñum; Montajes,Mantenimiento y automatismos eléctricos Navarra; Prefabricados Dinescom, Proerai; Prosimed; Rebabados y soldadura; Sakana Laser; Sakana S. Koop; Servicio de asistencia técnica eléctrica; Talleres Lantegui eta Talleres Muñoz.