Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Uda pasa eta gero, berriro ere zabaldu dira kontsumitzaileei arreta egiteko bulegoak. Egun ezberdinetan zabaltzen dituzte ateak, baina guztien ardura Iratxe kontsumitzaileen elkartearena da. Sakanara Nahiara eta Mikel Bezunartea teknikariak etortzen dira. Aurrenak Arakilen ematen dituzte argibideak, gainontzekoetan aritzen da Bezunartea. Biek ere kontsumoarekin zerikusia duen guztiaren inguruko argibide eta laguntza juridikoa ematen dute, esaterako: etxebizitza, aseguruak, bidaiak, erosketak, banku eta aurrezki kutxak, etxeko zerbitzuak (gasa, elektrizitatea, ura...), erosketak... Haien zerbitzua ibili aurretik izena eman beharra dago. EgutegiaHerria Datak Arakil Lastailak 11; azaroak 8 eta abenduak 13Lakuntza/Arbizu Lastailak 26; azaroak 9 eta abenduak 7Etxarri Aranatz Lastailak 17; azaroak 14 eta 28 eta abenduak 12Altsasu Lastailak 11, 18 eta 25; azaroak 8, 15 eta 22; abenduak 6,13,20,27Olatzagutia Lastailak 6 eta 20; azaroak 3 eta 17; abenduak 14 eta 28