Heldu den urtean ere sakandarrak laranjaz jantziko dira

Guaixe 2011ko urriaren 4a

Euskaltel Euskadi taldeak, pasa den ostiralean, 2012 denboraldiko kirol taldea eta txirrindulariak zehaztu zituen. Irteerarik sonatuena Igor Gonzalez de Galdeanorena izan zen. Nekatua zegoela adierazi zuen eta taldea utziko zuela erabaki ondoren, bere lekua Gorka Gerrikagoitiak hartuko du.Txirrindulariei dagokienez, aurten laranjaz jantzi diren sakandarrek, Gorka Verdugok, Jorge Azanzak, Pablo Urtasunek eta Egoi Martinezek, heldu den urtean ere horrela jarraituko dute. Mikel Nieve, Juanjo Oroz eta Alan Perez Lezaun nafarrek ere sakandarrekin batera jarraituko dute. Javier Aramendi eta Daniel Sesma, berriz, ez dira denboraldi berrian talde laranjarekin arituko.