Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Edo bi, kasuaren arabera. Marokoko ramy 71 eta bertako mus karta jokoa. Biak hartzen dituen txapelketa hasiko da biharGaur ramyan eta musean jokatzen ikasteko ikastaroak izanen dira Irurtzunen eta Uharte ArakilenEuskal Herrian musa bezain ezaguna da Marokon ramy 71 karta jokoa. Bi herrialdeetan dagoen karta-zaletasuna kontuan izanik, bateko zein besteko jatorria duten pertsonek elkar ezagutzeko kartak bide ezin hobea izan daitezkeela pentsatu dute Sakanako Mankomunitateko Immigrazio Zerbitzuan eta Irurtzun aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuan, eta txapelketa antolatu dute. Parte hartzeko, bikoteek jatorri ezberdineko jokalariz osatuak egon behar dute. Erredakzioa ixterakoan 13 bikotek emana zuten izena lehiaketan. Jokatzen ikasteko gaur, 20.00etan, bi ikastaro izanen dira: Irurtzungo Pikuxarren eta Uharteko igerilekuetako tabernan. Bi tokiak izanen dira lehiaketaren egoitzak. Finala? 22an. Izen-ematea eta informazioa648 070 710 telefonora edota immigrazioa@sakana-mank.com helbidera jo daiteke.