Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Aurten ere, Sakanako Mankomunitateak eta Etxarriko pilota eskolak, Uharte Arakilgo eta Etxarriko udalen laguntzarekin, nesken VI. pala txapelketa antolatu dute. Bertan gaztetxoek, gazteek, I. mailako helduek eta elite mailako helduek parte hartu dezakete. Txapelketak ostiraletan 19:00etatik aurrera, larunbatetan 15:30etik aurrera eta igandetan 10:30etik aurrera izango dira, Etxarri Aranazko eta Uharte Arakilgo frontoietan. Izena emateko Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzura hots egin behar da, 948464866 telefonora, edo kirolak@sakana-mank.com helbide elektronikora mezu bat bidali. Izena emateko azken eguna lastailaren 10a izango da. Elite eta I. mailakoek 10 euro ordaindu beharko dituzte, eta gainontzekoendako dohainik da.