Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Atletismoan hasi nahi duten guztiek aukera bikaina daukate orain atletismo eskolan apuntatzeko. Urtero bezala, aurten ere Dantzaleku atletismo taldeak sakandarrei atletismoan murgiltzeko aukera ematen die. Entrenamendu ordutegia 17:30etik 18:30era izango da astearte eta ostegunetan, lastailetik maiatzera, biak barne. Eskolak Dantzaleku taldeak antolatzen baditu ere, entrenamenduak Etxarri Aranazko eskoletan izango dira. Hala ere, udaberria iristean, astero egun batez Dantzalekuko pistetan izango dira. Gainera orain, Dantzalekun berrikuntzak egin eta gero, atletismo pista berriak jarri dituzte, aukera ezin hobea beraz, atletismoaz gozatzeko. Informazio gehiagorako hots egin 639553072 (Juan Luis) edo 948468563 (Peio) telefonoetara.