Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Heldu den igandean XVIII. Txirrindula Eguna ospatuko da. Eguna goizeko 9:00etan hasiko da Irurtzunen. Sakanako herri gehienak zeharkatu ondoren, Altsasun bukatuko da 41 km-ko ibilbidea. Izena emateko epea itxita dago eta gutxi gorabehera 400 parte hartzaile espero dira iganderako.Orain dela 18 urte hasi zen lasterketa honek hainbat helburu ditu. Lasterketa lehiakorra ez den aldetik, egun honen helburu nagusiak garai honetan Sakanan dauden kolore guztiez gozatzea eta bertako herriak ezagutzea dira. Bide batez, goiz atsegin bat pasa eta elkarren arteko erlazioak bultzatu nahi dira. Igandekoa ez litzateke posible izango Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuaren eta Burunda eta Aralar txirrindula taldeen laguntzarik gabe.Aurten hainbat aldaketa daude. Batetik, ibilbidea lehenengo aldiz Lizarragabengoatik pasako dela. Horretarako, Lakuntzan egindako geldialdiaren ondoren poligonoetatik behera egingo da. Beste aldaketa da ez dela Arbizutik pasako; izan ere, igandean Arbizun txistorra eguna ospatuko dute eta erditik ez pasatzeko ibilbidea moldatu egin da.Antolakuntzatik gogorarazten da parte hartu ahal izateko aurretik izena eman behar zela, txirrindulariak eta bizikletak biltzeko autobus eta kamioiak egongo direlako. Kaskoa, mendiko bizikleta eta ogitartekoa eramatea beharrezkoa da eta 10 urte baino gutxiagoko haurrak lagunduta joan behar dira.Aurtengo ibilbidea:Irurtzunetik hasita, Egiarreta, Etxarren, Ekai, Zuhatzu, Satrustegi, Hiriberri, Ihabar, Irañeta, Uharte Arakil, Arruazu eta Lakuntza. Bertan indarrak hartzeko gelditu ondoren Lizarragabengoatik, Arbizu, Etxarri Aranatz, Bakaiku, Iturmendi eta Urdiainera joango da, Altsasun bukatuz.