2011: Berdeen urtea

Guaixe 2011ko urriaren 7a

Amateurren denboraldia bukaerara iritsi da eta talde guztien balantzea egiteko garaia da.Esan daiteke 2011 denboraldia Caja Rural taldearena izan dela oso osorik. Izan ere, aurtengo txapelketa garrantzitsu guztiak irabaztea lortu ditu. Eta irabaztea lortu ez duenean podiumean taldeko ordezkariren bat egon da ia beti. Euskalduna torneoan Yelko Gomez, Lehendakari Txapelketan Karol Domagalski eta Hasiberrien Txapelketan Carlos Jimenez izan dira jaun eta jabe. Beraz, ez dago zalantzarik talde sakandarrak sekulako denboraldia egin duela. Hala ere, kategoria berdinean beste txirrindulari batzuk ere nabarmendu dira, gehienak kanpotarrak, hegoamerikarrak hain zuzen.Zalantzarik gabe, Caja Rural denboraldiko protagonista izan da. Sakandarrek 55 garaipen lortu dituzte 19 txirrindularirekin. Taldea sendo dagoela eta txirrindulariek beren lana ongi egiten jakin dutela adierazten dute emaitzek. Eta ezin da ahaztu, hau guztia sub 23 kategoriako talde batekin lortu dela.Gomez eta Domagalski, hurrenez hurren Euskalduna torneoa eta Lehendakari txapelketako irabazleak, aurtengoan taldearen pieza baliotsuenak izan dira. Horregatik, 2012 denboraldian, bi txirrindulari hauek talde profesionaleko kide izatera pasako dira. Taldeko txirrindulari indartsu bat berriz, Jordi Simon, Andalucia-Caja Granda taldera salto egingo du.Gehienbat Euskal Herriko txapelketetan izan badira nagusi ere, Espainiako kopako elite, sub 23 eta sub 21 kategoriatan ere irabazle izan ziren Caja Ruraleko txirridulariak. Morenok, Torresek, Moyanok, Kneppersek, Perdiguerok edo Van Geffenek ere ez dute bat ere itsura txarra eman, Carlos Jimenez hasiberria ahaztu gabe.Babes garrantzitsua taldearendako:Orain dela egun gutxi, Caja Rural taldeak, babes oso garrantzitsu bat jaso zuen. Kutxek, gutxinez, beste hiru urtetan txirrindulari taldea babestea erabaki dute, hau da, 2014 arte. Gainera pasa den urteetako aurrekontua handitzea erabaki dute. Horrela 2012 urterako 2 milioi euro pasa jasoko ditu taldeak. Albiste ezin hobea, gauden egoera kontutan hartuz gero.Caja Rural taldeak, denbora, pazientzia eta lan asko eginez goi mailako talde bat izatera iritsi da. Eta hori guztia, beren oinarriak ahaztu gabe, taldeak bere egoitza nagusia hemen izaten jarraituko duelako. Hala ere, aurrera begira aldaketak egiten jarraituko dute eta 2012 denboraldirako birmoldaketa garrantzitsuak espero dira taldean.Floren Esquisabel taldeko zuzendaria izaten jarraituko du, Juanma Hernandez eta Mikel Goikoetxea managerren laguntzarekin. Xabier Artetxek, berriz, taldea utziko duela adierazi du.Datorren denboraldirako taldeak 18 txirrindulari izango ditu bere esanetara. Aipagarria da ikustea, aurten egin diren eta oraindik ixteko dauden fitxaketak egin ondoren, ia talde erdia berria izango dela.Helburu nagusia: Vueltan parte hartzeaAurtengo denboraldian 100 egun ibili badira txirrindula gainean, heldu den urtetako 140tara igo nahi dute. Hori lortzeko, talde heterogeneo bat osatu dute, alor guztietako lasterketetan emaitza onak lortzeko asmoz. Hala ere, 2012 denboraldiko helburu nagusia Espainiako Vueltan parte hartzea izango da. Kontutan hartuta Iruñean hasiko dela, taldeari ilusio berezia egingo lioke aurtengoan Vueltan parte hartzea.