Sakandarra Elomendiko futbol txapelketan

Guaixe 2011ko urriaren 7a

Irailaren 24an hasi zen 2011-12 denboraldi berria. Tartean Sakanako 2 talde daude Zaldua eta Egiarreta. Sakandarrek ordea, asteburu honetako partiduak atzeratu dituzte, beraz partidu bat gutxiago jokatuta Zaldua 6. da 2 punturekin eta Egiarreta taldeko azkena da ez baitu, oraingoz, partidurik irabazi.Historia luzeko txapelketa.Duela 41 urte Elo (Monreal) herrian sortu zen lagun arteko futbol txapelketa hau. Hasiera batean talde gutxi elkartu ziren, hain zuzen ere Elo inguruko herri batzuk ( Untziti, Zulueta, Unzue....). Poliki-poliki, urteak aurrera, gero eta talde gehiago elkartu ziren eta gaur egun 16 talde daude. Horietako bi Arakil aldekoak dira. Bata Zaldua taldea, Etxeberrikoa. Ibilbide luzeko taldea da, 27 urte jarraian daramatza jokatzen. Eta bestea Egiarreta taldea, aurretik egon zena, baina utzi ondoren aurten atzera berriro ere hasi dira. Bietan Sakanako futbolariak aritzen dira. Azken urteetan parte hartzen aritu den Izurdiagako Rajatabla taldea berriz, desagertu egin da. Futbol 11 da,  partidu bakoitza 90 minutuko iraupena izaten du eta astebururo irailetik maiatza arteko liga lehiaketa bat egiten da. Boskos txapelketa ospetsuaren arauak ditu eta helburu nagusia ez da irabaztea, arratsalde on bat pasa eta kirola egitea baizik. Aldaketa nabarmenena futbol zelaiak dira. Hasieran lokatzaz beteta, baten bat belar gozoa. Gaur egun gehienek belarra artifiziala dute eta horrek baloiaren botea eta orkatilaren babesa ziurtatzen du.Arrakasta handiko txapelketa da eta astebururo 300 pertsona inguru elkartzen dira arratsalde eder bat pasatzeko asmoz.Asteburuko partiduakBeriain-Zaldua(Larunbatean, Beriainen, arratsaldeko 16:00tan)Egiarreta-Undiano(Larunbatean, Uharte Arakilen, arratsaldeko 17:30ean)