Universal-eko atentatuagatik 25 urte

Guaixe 2011ko urriaren 7a

Espainiako Auzitegi Nazionalak 25 urteko espetxe zigorra die Luis Mariñelarenari eta Roberto Lebrerori Lakuntzako Universal diskotekaren kontrako atentatuagatik. Auzitegiak 15 urteko zigorra ezarri die atentatuagatik eta beste 10 urte diskotekako zaindariaren legez kanpoko atxiloketagatik. ETAk 2001eko irailaren 27an jarri zuen lehergailua Lakuntzako Universal diskotekan, eta kalte material handiak eragin zituen.