Josefina Arregi klinikaren aldeko sinadura bilketa

Guaixe 2011ko urriaren 11

Zentro psikogeriatrikoko langileek herritarren babesa nahi dute, itxiera ekarri dezakeen iragarritako murrizketari aurre egiteko. Gaurkoan sinadurak biltzen hasi dira Altsasuko azokan. Langileek jakinarazi digutenez, Altsasuko ferietan ere sinadurak biltzeko mahaia jarriko dute. Herritar eta erakundeen babesa jasotzeko ekimen gehiago zehazten ari dira. Dagoeneko zehaztuta dago etzi, 11:00etan, Nafarroako Parlamentu aurrean kontzentrazioa deitu dutela, Iruñean. Bestalde, Facebooken ere profila zabaldu dute babesa biltzeko.