Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Gaur arratsaldean, Lekunberriko festak direla eta, pilota partiduak antolatu dira arratsalderako. Hitzordua arratsaldeko 18:00etan izango da, Jaian Jai pilotalekuan. Lehenengo partiduan Mikel Olazabal eta Ladis Galarza Alberto Ongay eta Jose Javier Zabaleta sakandarren kontra ariko dira. Eta arratsaldeko bigarren partiduan Titin III eta Barriola Gonzalez eta Zubietaren arteko norgehiagoka izango da.Burlatako Askatasuna pilotalekuan ere, gaurko partiduak prestatu dira. Bertan, besteak beste, Eskudero-Otaño eta Ijurra-Beraza bikoteak ariko dira.